Urrian martxan jarri genuen talde terapiak hurrengoko helburuak zituen; parte hartzaileak beraien artean babesa eta laguntza ematea, konfiantza lantzea, eta orokorrean talde terapiak eman ahal duen aberastasun guztia bakarkako lan terapeutikotik haratago. Beharrizanak ardatz dituen talde honetan beharrizanen lanketa berak lan terapeutikoa markatu du, eta horrela landu izan ditugu lehenengo hiru hilabete hauetako saioak. Laburrean atera diren gai nagusiak honako hauek dira:

1. SAIOA

  • Maslowren beharren piramidearen aurkezpen teorikoa
  • Norberak dituen beharrizanak zeintzuk diren antzeman eta partekatu ondoren piramidean kokatu
  • Oinarrizko beharra den arnasketari arreta jarri. Bikoteetan arnasketan lagundu
  • Harremantzeko beharrari arreta jarri
  • Eman eta jaso

2. SAIOA

  • Parte hartzaile batek zuen momentuko beharrari artatuz heriotzaren gaia atera zen, honek azaleratu zituen egin gabeko doluak, beldurrak eta amaitu gabeko auziak
  • Beharrizan berriak jaso eta partekatzen ditugu
  • Gorputza askatzen dugu norbere buruari masajea emanez, arnasketaren bidez eta lurrari errotuz
  • Taldekideen arteko konfiantza, enpatia eta babesa indartzen ditugu

3. SAIOA

  • Taldekide batek mugak jartzeko dituen arazoez jardun dugu
  • Mugak lantzen ditugu, mugak jartzeko modu ezberdinak probatuz
  • Beharrizan berriak berraztertzen ditugu
  • Momentuarte egindako lana baloratzen dugu

Taldeko lan terapeutikoarekin aurrera egitea erabakitzen dugu ekainerarte, hasierako planteamenduari jarraituz.