Norberaren premian eta eskarian eta/edo terapeutek planteatzen ditugun proposamenetan oinarrituta, norberaren ezaugarriak banaka eta taldeka aztertu eta garatzeko taldeko espazio terapeutikoa da.
Horretarako, ikuspegi gestaltiko batetik norberaren esperientzian oinarritutako ikaskuntza bultzatuko dugu eta gestalt terapiaren oinarrizko printzipioetara hurbilduko gara horiek esploratzeko. Printzipio horiek honako hauek dira, funtsean: orainaldian egotea (hemen eta orain), norbere buruaz eta inguruneaz jabetzea, eta nork bere buruaz arduratzea.
Ikuspegi feminista eta intersekzional batetatik lan egingo dugu.
Besteak beste honako gai huek landuko ditugu: atentzioa, errespetuzko harremanak, gorputz kontzientzia, oldarkortasunaren kudeaketa, sexualitatea eta generoa, eneagrama (izaeraren lanketa) eta gurasoen irudiak.
Formatua:
- Larunbat bat hilabetean 10:00tatik 14:00tara. Eta asteburu osoko bi monografiko (larunbatean 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara eta igandean 10:00tatik 14:00tara)
- Urritik ekainera
- Taldea 8 pertsonetakoa izango da gutxienez eta 14koa gehienez
Nork ematen du:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, karakterologia, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.
Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzeko NUR metodoan trebatua.
Prezioa:
- 65€ saio bakoitzeko
- 130€ monografikoak (160€ Gestalt Tailerrean ez daudenentzat)
Izen-ematea:
- Izen-emateak 9 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
- Izena eman duten pertsonek ezin badute saioren batera etorri saio hori berdin berdin ordaindu beharko dute.
- Ikastaroa urritik ekainera egingo da.
- Izena emateko epea irailaren 9tik urriaren 24ra izango da
- Izena emateko idatzi e-mail bat gestalttailerra@gmail.com helbidera eta 65€tako matrikula ordaintzeko kontu korronte zenbaki bat emango dizugu
- Matrikula azkeneko hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. Matrikula ordaindu ondoren ez da dirua bueltatuko.
- Matrikularen ordainketa egin ondoren bidali ordainketaren egiaztagiria gestalttailerra@gmail.com helbidera
- Gestalt Tailerrean parte hartzen dutenek gutxienez hilean bi bakarkako saio egingo dituzte
- Ez bazaude gurekin terapia egiten Gestalt Tailerrean izena eman aurretik saio batzuk egingo ditugu, bat eta hiru saio bitarte (65€/saioko), egokitasuna baloratzeko eta elkar ezagutzeko.
- Parte hartzeko interesa baduzu, kontsultatu zure terapeutarekin zure lan pertsonalerako egokia den edo ez.
Lekua:
- Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20 (https://maps.app.goo.gl/HR41Gr6KaV7pMvLq8)
Beharrezko materiala:
- Arropa erosoa
- Galtzerdiak
- Koadernoa eta boligrafoa
- Pareo, fular eta eskuoihala
Datak:
- Azaroak 9
- Abenduak 14
- Urtarrilak 11 eta 12 (Eneagrama)
- Otsailak 8
- Martxoak 8
- Apirilak 5 eta 6 (Gurasoen irudiak)
- Maiatzak 17
- Ekainak 14
- Uztailak 5