BIZITZAK PENA MEREZI DUELAKO

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Kartela-Dolua-2-576x1024.jpg

Dolua naturalki martxan jartzen da galera bat bizi dugunean, bai maite dugun pertsona bat hil delako, bai funtsezko aldaketa bat bizi dugulako; harreman haustea, istripua, gaixotasuna, herrialde aldaketa, lana galtzea, etab. Doluak berak hainbat emozio eta sentimendu bizitzera garamatza, horrela, ezinbestekoa da doluaren faseak deituriko horietatik igarotzea. Batzuetan, doluak ez dira guztiz garatzen pertsonak ezin duelako emozio batzuen sentipenean murgildu; tristura, amorrua, inpotentzia…eta/edo norbere hauskortasunean sostengatua sentitzeko zailtasuna duelako. Hori dela eta, tailer honen xedea da pertsonei gune seguru bat eskaintzea non lagunduak sentitu ahalko diren beraien dolu prozesua nola dagoen aztertzeko eta dolu prozesu horretan egin beharreko aurrerapausoak egiteko.

Tailer honetan bereziki maite ditugun pertsonen heriotzan zentratuko gara. Horrela, bakoitzak duen zauria sendatzen joan ahalko da, eta indartuagoa eta bizitzarekiko gertuago sentitu. Beraz, tailer hau norbere dolu prozesuan nola dagoen sakondu nahi duen pertsonari zuzendua dago eta bide horretan aurrea egin nahi duenari. Parte hartu ahal dute momentu honetan dolu prozesuan dauden pertsonak zein aspaldiko heriotza baten dolu prozesua dinamizatu nahi dutenak.

Tailerraren helburuak:

  • Dolu prozesua eta bere faseak ezagutzera ematea
  • Parte-hartzaileak konturatzea dolu prozesuaren zer momentutan dauden
  • Kanporatzeko beharra duten emozioak dinamizatu
  • Norbere sostengu eta konfiantzarako gune bat eskaini
  • Galera barneratzeko laguntza eman

Eguna eta ordua: Urriak 29, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Urriak 30, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: : Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Parte-hartzaileak: Gutxienez 6 pertsona

Gidariak:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, karakterologia, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa.

Prezioa: 150€ Psikologia eta Garapen Pertsonalerako zentroan dauden pertsonentzat. Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna (55€).

Izen ematea:

Izena emateko epea irekia dago urriaren 3tik 23ra.

Izena emateko 150€ ordaindu behar dira eta ordainketaren ziurtagiria maitebgestalt@gmail.com emailera bidali.

Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.