Ferrerias kalea, 28, Arrasate
685720142
nagorear@hotmail.com

Psikologoa GZ02048 zbk.

Euskal Herriko Unibertsitatean  lizentziatu nintzen, 2001ean.

Familia eta Bikote Terapia Unibertsitateko Masterra  egin nuen, Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003.urtean.

Gestalt Terapian Formakuntza egin nuen, “Escuela de Gestalt Izkali”n, 2007-2010 artean, eta harrezkero neure burua lantzen jarraitzen dut bertan.

Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza Sailean, Heziketa Bereziko Espezialista lanetan aritu naiz, 2002-2008 artean. .

Gipuzkoako Foru Aldundian,  Babesgabetasun Sozial eta Familiarrean aurkitzen diren Adin Txikikoei  zuzendutako Laguntza Psikologikoaren arloan (EZIA), interbentzio klinikoan aritu naiz, 2011-2013 artean.

Arrasateko Udala. Gizarte Ongizate Zerbitzuan  Babesgabetasun egoeretan dauden Familiei Zuzenduriko Lan Terapeutikoan ari naiz, 2011.urtetik gaur arte.

Nire bulego pribatuan, Arrasaten,  haur, nerabe zein helduei zuzendutako terapian ari naiz, psikologo lanetan, 2011.urtetik.

Lanerako erabiltzen ditudan tresnak hauek dira

 

Jolas-terapiak bere historia pertsonala adierazteko aukera ematen dio haurrari, eta, horri esker, dituen sentimenduak eta frustrazioak askatzen ditu; horrela, bizi izan dituen esperientzia mingarriek eta beldurgarriek eragindako estresa eta antsietate-maila jaitsi ahal izango ditu

Haurrarengan adierazpen-, sormen- eta mugikortasun-gaitasunak garatzea du helburu.

Familia sistema gisa ulertzen denez, sistema horretako harremanak birkokatzea eta sortzen diren gatazkak konpontzea du helburu.

Arnasketaren bidez, hainbat erlaxazio-teknika lantzen ditugu, gero norberak autonomoki behar dituenean erabili ahal izateko.