Psikologoa GZ02048 zbk.
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu nintzen, 2001ean.
Familia eta Bikote Terapia Unibertsitateko Masterra egin nuen, Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003.urtean.
Gestalt Terapian Formakuntza egin nuen, “Escuela de Gestalt Izkali”n, 2007-2010 artean, eta harrezkero neure burua lantzen jarraitzen dut bertan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean, Heziketa Bereziko Espezialista lanetan aritu naiz, 2002-2008 artean. .
Gipuzkoako Foru Aldundian, Babesgabetasun Sozial eta Familiarrean aurkitzen diren Adin Txikikoei zuzendutako Laguntza Psikologikoaren arloan (EZIA), interbentzio klinikoan aritu naiz, 2011-2013 artean.
Arrasateko Udala. Gizarte Ongizate Zerbitzuan Babesgabetasun egoeretan dauden Familiei Zuzenduriko Lan Terapeutikoan ari naiz, 2011.urtetik gaur arte.
Nire bulego pribatuan, Arrasaten, haur, nerabe zein helduei zuzendutako terapian ari naiz, psikologo lanetan, 2011.urtetik.