Individual

Bakarkako terapia

 

Bakarkako terapian, terapiara ekarri zaituen arrazoia landuko dugu, baita bidean sortu daitezkeen beharrak ere. Lehenengo saioetan, arazoa ikuspegi zabalarekin aztertuko dugu, bizi duzun errealitatea osotasunean kontutan hartuz. Gehienetan, saio bakoitzean zuk ekartzen dituzun gaiak landuko ditugu. Pixkanaka, konfiantza eta harreman terapeutikoa sendotzen den heinean, eremu gatazkatsuagoak landu ahalko ditugu eta osasuna berreskuratzeko aurrerapausoak emango dituzu.

Gehiago irakurri

Niño

Haurdunaldia eta erditu osteko zaintzari zuzendutako lan terapeutikoa

Haurdunaldia eta erditu osteko zaintzari zuzendutako lan terapeutiko honen helburua da bizitzan hain sentikorra eta garrantzitsua den amatasun-prozesuaz kontziente egitea. Horretarako bi lan mota egiten ditugu:

  • Haurdunaldi kontzientea
  • Erditze-osteko eta lehen urteetako hazieran akonpainamendua

Gehiago irakurri

family-hand-1636615

Haurrak eta nerabeak, familia-terapia

Ume edo nerabe batek duen arazoa kokatzeko, lehenengo saioa familiarekin egiten dugu. Garrantzitsua da saio horretan guraso biak egotea. Han, gertatzen dena aztertu eta lan egiteko prozedura adosten dugu.

Gehiago irakurri

Pareja

Bikote-terapia

 

Bikote-terapiak elkar ulertzeko eta elkarri entzuteko balio du, eta horrela bientzako egokia izango den irtenbidea aurkitzea du helburu. Askotan, komunikazio-arazoak sortzen dira bikote-kideen artean; gaizki-ulertuak; emozioak adierazteko  edo sortzen zaizkigun arazoak konpontzeko zailtasunak, etab. Bikote-terapian bikoteko kide bakoitzak bere burua adierazteko eta bestea entzuteko aukera du.

Gehiago irakurris

Grupo

Talde-terapia eta garapen pertsonalerako taldeak

Taldean lan egiteak aukera ematen dizu esperientzia ezberdinak izateko ingurune babestu batean, non parte-hartzaileek harremana zainduko duten. Taldearen oinarrizko printzipioak dira errespetua, aniztasuna eta elkar ez epaitzea. Talde baten parte izateak eta partekatzearen esperientziak berak hazkuntza ekarri dezake.

 Gehiago irakurri