EZER EZ BAITA BETIKO

Bizitza etengabeko mugimendua da, izan ere, mugimendurik gabe ez dago bizitzarik, eta, hala ere, ez da beti erraza izaten bizitzaren mugimenduek ekartzen dizkiguten aldaketak barneratzea. Bizitzan zehar, aldaketa horietako askok galera handiak suposatzen digute; osasunean, harremanetan, ondasun materialetan, ametsetan… eta galera horiek ezinbestean dolu prozesuetara eramaten gaituzte, galera asimilatu eta bizitzara beste leku batetik itzultzeko aukera emanez.

Tailer honetan kontzienteago egingo gara bizi dugun iraunkortasunaz, etengabeko aldaketaz, munduan egoteak dakarren eraldaketa etengabeaz. Horrela, mugimendu geldiezin horretatik abiatuta, prozesu horrek sortzen dizkigun emozioei eta bidean topatzen ditugun zailtasunei atentzioa jarriko diegu. Tailerrean zehar orainaldia, gorputzaren kontzientzia eta adierazpen emozionala landuko ditugu, baita zain dauden doluaren errepasoa ere.

Tailer hau bizitzarekin konektatzeko beharra sentitzen duten eta horretarako heriotzaz jabetzeko beharra duten pertsonei zuzenduta dago.

Tailerraren helburuak:

  • Parte-hartzaile bakoitzak bere bizi-egoeraz jabetzea
  • Bizitzaren iraunkortasunaz jabetzea
  • Zain dauden doluak aztertzea
  • Azaleratzeko beharra duten emozioak dinamizatzea
  • Norberaren laguntzarako eta konfiantzarako espazio bat eskaintzea
  • Galeraren asimilazio prozesuan laguntzea

Egun eta ordua: Urriak 28, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta urriak29, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Parte-hartzaileak: Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 20

Gidariak:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzera zuzendutako NUR metodoan trebatua.

Prezioa:

160€ Psikologia eta Garapen Pertsonalerako zentroan dauden pertsonentzat eta 130€ Gestalt Tailerrean izena eman duten pertsonentzat.

Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna (55€).

Izen ematea:

Izena emateko epea irekia dago urriaren 2tik 16ra. Lekua izena emateko ordenaren arabera erreserbatuko da.

Izena emateko ikastaroa ordaindu behar da eta ordainketaren ziurtagiria tallergestalttolosa@gmail.com emailera bidali.

Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koaderno eta boligrafoa
  • Pareo, fular edo eskuoihala