Norberaren premian eta eskarian eta/edo terapeutek planteatzen ditugun proposamenetan oinarrituta, norberaren ezaugarriak banaka eta taldeka aztertu eta garatzeko taldeko espazio terapeutikoa da.

Horretarako, ikuspegi gestaltiko batetik norberaren esperientzian oinarritutako ikaskuntza bultzatuko dugu eta gestalt terapiaren oinarrizko printzipioetara hurbilduko gara horiek esploratzeko. Printzipio horiek honako hauek dira, funtsean: orainaldian egotea (hemen eta orain), norbere buruaz eta inguruneaz jabetzea, eta nork bere buruaz arduratzea.

Ikuspegi feminista eta intersekzional batetatik lan egingo dugu.

Besteak beste honako gai huek landuko ditugu: atentzioa, errespetuzko harremanak, gorputz kontzientzia, oldarkortasunaren kudeaketa, sexualitatea eta genero identitatea, eta eneagrama (izaeraren lanketa).

Formatua:

  • Larunbat bat hilabetean 10:00tatik 14:00tara. Eta asteburu osoko monografiko bat (larunbatean 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara eta igandean 10:00tatik 14:00tara)
  • Urritik ekainera
  • Taldea 8 pertsonetakoa izango da gutxienez eta 16koa gehienez

Nork ematen du:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa. Baita ere desbloketo Reichianoa, giza sexualitateetan eta prebentzioan (e.s.t.e.r)

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzeko NUR metodoan trebatua.

Prezioa:

  • 65€ saio bakoitzeko
  • 130€ monografikoak (160€ Gestalt Tailerrean ez daudenentzat)

Izen-ematea:

  • Izen-emateak 9 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
  • Izena eman duten pertsonek ezin badute saioren batera etorri saio hori berdin berdin ordaindu beharko dute.
  • Ikastaroa urritik ekainera egingo da.
  • Izena emateko epea irailaren 15etik  urriaren10era izango da
  • Izena emateko email bat idatzi gestalttailerra@gmail.com helbidera eta kontu korronte zenbaki bat emango dizuzgu 65€tako matrikula ordaindu ahal izateko.
  • Matrikula azkeneko hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. Matrikula ordaindu ondoren ez da dirua bueltatuko.
  • Ordainketa egin ondoren bidali ordainagiria gestalttailerra@gmail.com helbidera.
  • Gestalt Tailerrean parte hartzen dutenek gutxienez hilean bi bakarkako saio egingo dituzte
  • Parte hartzeko interesa baduzu, kontsultatu zure terapeutarekin zure lan pertsonalerako egokia den edo ez.
  • Beste terapeuta batekin lanean ari diran pertsonak bi hilabetero gutariko batekin jarraipen saio bat izango dute (60€)

Lekua:

  • Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

(https://maps.app.goo.gl/HR41Gr6KaV7pMvLq8)

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koadernoa eta boligrafoa
  • Pareo, fular eta eskuoihala

Datak:

  • Urriak 25
  • Azaroak 22
  • Abenduak 20
  • Urtarrilak 24 eta 25 (Eneagrama)
  • Otsailak 21
  • Martxoak 14
  • Apirilak 18
  • Maiatzak 16
  • Ekainak 13