Bikote-terapiak elkar ulertzeko eta elkarri entzuteko balio du, eta horrela bientzako egokia izango den irtenbidea aurkitzea du helburu. Askotan, komunikazio-arazoak sortzen dira bikote-kideen artean; gaizki-ulertuak; emozioak adierazteko edo sortzen zaizkigun arazoak konpontzeko zailtasunak, etab. Bikote-terapian bikoteko kide bakoitzak bere burua adierazteko eta bestea entzuteko aukera du. Sarri, bikote-terapiarekin batera, bakarkako terapia egiten da. Horrela, bikoteko kide bakoitzak bere arazoak lantzeko espazioa du.