Ume edo nerabe batek duen arazoa kokatzeko, lehenengo saioa familiarekin egiten dugu. Garrantzitsua da saio horretan guraso biak egotea. Han, gertatzen dena aztertu eta lan egiteko prozedura adosten dugu.

Hurrengo saioak adin txikikoarekin egiten ditugu. Saio hauetan gertatzen zaiona aztertu eta berarekiko harremana sendotzen dugu. Pixkanaka, terapiara ekarri duen arazoa jorratzen joaten gara.

family-hand-1636615

Adin txikikoarekin egiten ditugun saioak beti gurasoekin egindako saioekin tartekatuko dira. Kasu honetan, gurasoekin lan egitea ezinbestekoa da, ume edo nerabeak adierazten duena, gehienetan, familia horretan gertatzen denaren adierazgarri baita.

 

Terapian lantzen diren gaiak:
  • Jokaera- eta egokitzapen-arazoak: agresibitatea, antsietatea, egonezina, hiperaktibitatea, herabetasuna, inhibizioa, isolamendua.
  • Kontaktu eta harremanetarako zailtasunak: guraso, irakasle edota ikaskideekin.
  • Arreta-gabezia eta kontzentrazio-
  • Nahasmenduak garapenean: autismoa, zentzumen zein mugimendu arazoak.
  • Banantzeak, dibortzioak, doluak, bizipen traumatikoak, beldurrak, kasketak eta abarrak.
  • Esfinterren kontrola, loaldi- eta elikadura-arazoak.
  • Adopzioak.