Maite Blanco Gómez

Nagore Aranburu Gallastegi

Nagore Aranburu Gallastegi eta Maite Blanco Gómez gara, lagunak eta lankideak. 2007an ezagutu genuen elkar, Izkali Gestalt Eskolan, Terapia Gestalt formakuntza egiten ari ginela. Elkarrekin prestatu dugu geure burua, eta terapia ordu asko partekatu ditugu.

 

Gestalt Terapiari esker, geure burua hobeto ezagutu dugu; beharrezkoak ez diren zamak askatu ditugu; pertsona osoagoak bihurtu gara; geure jokabide-ereduak aztertu ditugu; emozioei soltura eman  diegu; gorputzean gehiago bizi gara, eta abar. Azken finean, munduan modu maitakor eta osasuntsuago batean egoteko aukera eman digu Gestalt Terapiak.

 

Egindako lanak, psikologia-ikasketak, eta jasotako prestakuntza Familia eta Bikote Terapian zein Genero Berdintasunean oinarri izan dira geure garapen pertsonal eta profesionalerako. Jasotako ezagutzari eta lan-esperientziari esker, gaur egun gustukoen duguna egin dezakegu: terapiaren bidez, norberak bere ondoeza ulertu eta pertsona bezala garatzen laguntzea.

 

Gaur egun, terapeuta lanak bulego ezberdinetan egiten ditugu. Nik, Nagore Aranburuk, Arrasaten egiten dut lan; nik, Maite Blancok, aldiz, Tolosan dut kontsulta. Gure lana modu independentean zuzentzen dugu, nahiz eta lan egiteko moduak, interesak eta proiekturen bat edo beste partekatu.