BIZITZAK PENA MEREZI DUELAKO

Dolua naturalki martxan jartzen da galera bat bizi dugunean, bai maite dugun pertsona bat hil delako, bai funtsezko aldaketa bat bizi dugulako; harreman haustea, istripua, gaixotasuna, herrialde aldaketa, lana galtzea, etab. Doluak berak hainbat emozio eta sentimendu bizitzera garamatza, horrela, ezinbestekoa da doluaren faseak deituriko horietatik igarotzea. Batzuetan, doluak ez dira guztiz garatzen pertsonak ezin duelako sentitzen duen samina jasan, edo norbere hauskortasunean sostengatua sentitzeko zailtasuna duelako. Hori dela eta, tailer honen xedea da pertsonei gune seguru bat eskaintzea non lagunduak sentitu ahalko diren bizi duten galera zeharkatu ahal izateko. Horrela, duten zauria sendatzen joan ahalko dira, eta indartuagoa eta bizitzarekiko gertuago sentituko dira. Beraz, tailer hau beraien dolu prozesuan laguntza behar dutela sentitzen duten pertsonei zuzendua dago. Momentu honetan doluan daudenentzat zein landu gabeko doluak dutenentzat.

Tailerraren helburuak:

  • Dolu prozesua eta bere faseak ezagutzera ematea
  • Parte-hartzaileak konturatzea dolu prozesuaren zer momentutan dauden
  • Kanporatzeko beharra duten emozioak dinamizatu
  • Norbere sostengu eta konfiantzarako gune bat eskaini
  • Galera barneratzeko laguntza eman

Eguna eta ordua: Uztailak 18, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Uztailak 19, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: Tolosan. Izena ematen duten pertsonen arabera erabakiko da zein tokitan egingo den.

Parte-hartzaileak: Gutxienez 6 pertsona

Gidariak:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa eta Gestalt Terapeuta

Maite Blanco Gómez. Psikologoa, Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako teknikaria

Prezioa: 120€ terapia prozesuan daudenentzat. Terapia prozesu batean ez daudenak tailerrean parte hartu ahal izateko aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute (30€).

Izen ematea:

Izena emateko idatzi maitebgestalt@gmail.com emailera eta argibide gehiago jasoko dituzu. Izena emateko azken eguna uztailaren 10a da.