Kale Nagusia Kalea, 29, 20400 Tolosa
615728191
maitebgestalt@gmail.com

Psikologoa GZ02133 zbk.

Deustuko Unibertsitatean lizentziatua, 2004an. Karrerako 3. urtea Maastrichten, Holandan, egin nuen, Erasmus programarekin.

 

Gestalt Terapeuta.

“Escuela de Gestalt Izkali” zentroan jaso dut terapeuta izateko prestakuntza. 2005. urtean terapian hasita, oraindik orain neure burua prestatzen jarraitzen dut. Harreman Psikologia Zentroan aritu naiz lanean, 5 urtez. 2017tik, Tolosan ireki dudan Psikologia eta Garapen Pertsonalerako Zentroan ari naiz lanean.

 

Berdintasun Teknikaria.

EHUko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Masterra egin dut. 10 urtez, administrazio publikoan berdintasun-teknikari lanetan aritu naiz.

Lanerako erabiltzen ditudan tresnen artean honako hauek daude:

 

Pertsonalitatea sailkatzeko sistema bat da. Sistema honek 9 tipo edo pertsonalitate arketipiko deskribatzen ditu, bakoitzak dituen emozio, pentsamendu eta defentsa-mekanismo nagusiekin. Bakoitzaren garapenerako bidea zein den ere zehazten du. Eneagrama norbere burua ezagutu eta norbere garapenerako tresna baliagarria da.

Pertsonak duen dinamika psikologikoa zein den ezagutzera ematen duen erreminta terapeutikoa da. Tresna honen bidez jakin daiteke zeintzuk diren terapian landu beharreko gai garrantzitsuenak eta zer arlotan kokatzen diren blokeoak: barne-munduan, kanpo-munduan edo eremu sexualean. Hartman Balioen galdetegia diagnostikorako erabiltzen den lanabesa da. Terapia-prozesu bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak ezagutzera ematen ditu.

Gure arazo eta blokeoek gure gorputzean eragina dute eta moldatu egiten dute, eta, ondorioz, geure koraza-muskularra eratu. Bioenergetikak eta gorputz-ariketek erreprimituak ditugun emozioei bide ematen diete, eta horren bidez gure bizi-energiaren jarioa berreskuratzen dugu.

Ariketa hauek momentu honetan nola gauden konturatzen lagunduko digute. Geure gorputzari eta emozioei jarriko diegu arreta, pentsamendua alde batera utzita.  Ariketa baliagarriak dira, bai norbere burua ezagutzeko, bai ongizate handiagoa lortzeko.