Terapia honek gorputz kontzientzia garatzen, norbere sostengua ahalbidetzen eta tentsioak desblokeatzen lagunduko digu. Ikuspegi gestaltiko eta integratibo baten bitartez, gorputzari atentzioa jarriko diogu; sentsazioari, tentsioari, erlaxazioari… Horrela, norbere buruarekin kontaktu gehiago izateko ahalmena garatuko dugu, ondoren beste pertsona batzuekin eta munduarekin hobeto harremandu ahal izateko. Hortaz aparte, gure sentsazio, emozio, eta pentsamenduak adierazten eta barneratzen lagunduko digu.

Horretarako, bioenergetikak eskaintzen dituen postura eta ariketak izango ditugu oinarri, baita erlaxazioa eta masajea ere. Beti ere, parte-hartzaileek dituzten beharrak eta bizi duten momentua kontutan izanik.

Nori dago zuzendua:

  • Terapian dauden pertsonei
  • Edozein pertsonari irekia dago, terapian esperientzia izan edo ez izan.

Formatua:

  • Hamabostero ordu bete eta erdiko saio bat.
  • Taldearen tamaña: gutxienez 6 eta gehienez 8 pertsona.

Hasiera:

  • Urriak 4.
  • Ostegunetan 18:30etatik 20:00etara.

Nork ematen du:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, masaje integratiboa, masaje sentsitibo gestaltikoa eta erlaxazioa.

Prezioa:

  • Hilean 50€.
  • Bi hilabete eta erdiro 50€ko gehigarriarekin. Gehigarri hau lanaren jarraipena egiteko zuzendua dago, bereziki bakarkako terapia egiten ez dutenentzat

Izen-ematea:

  • Izen-emateak 9 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
  • Izena emateko telefono honetara deitu behar da 669 23 53 04 (Ainara) eta matrikula ordaindu. Matrikula azken bi hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. (Bakarkako terapian ez daudenak azkeneko jarraipen saioa ere ordainduko dute). Beraz, taldea utzi nahi izanez gero, gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi behar da.
  • Izena ematea irekia.

Lekua:

  • Psikologia eta Garapen Pertsonalerako Zentroa. Kale Nagusia 29, Tolosa.

Beharrezko materiala:

  • Erropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Esterilla
  • Koadernoa eta boligrafoa

Datak:

  • Urriak: 4 eta 25
  • Azaroak: 15 eta 29
  • Abenduak: 13 eta 20
  • Urtarrilak: 10 eta 24
  • Otsailak: 7 eta 14
  • Martxoak: 7 eta 21
  • Apirilak: 4 eta 25
  • Maiatzak: 9 eta 23
  • Ekainak: 6 eta 20