Beharrizanak ardatz zituen talde terapiako hiru saio gehiago egin ditugu, hilabetero ordu beteko saioa eginez. Espazio hau baliagarria da parte-hartzaileak beraien buruarekin estuago harremantzeko eta beraien benetako beharrizanen jabe izateko. Hortaz aparte, parte-hartzaileen esanetan, topaketak balio izan die besteen laguntasuna sentitzeko jasotako arretari esker eta beste pertsona batzuek esaten zutenarekin identifikatuta sentitzeko.
Konkretuki, hauek dira aipatutako saioetan atera diren eta landu ditugun gaiak:
1. SAIOA
- Norbere beharrizanen identifikazio, eguneratze eta partekatzea, Maslowen beharrizanen piramidean kokatuz.
- Gidatutako bisualizazioa non harrapatuta egotearen sentsazioz kontaktatu eta irteera bilatu
- Norbere sostenguaren lanketa.
- Izandako esperientzia partekatu eta jaso dugu bakoitzaren bizitzaren momentuarekin duen lotura eginez.
2. SAIOA
- Talde-kideen arteko konfiantza eta babesa sendotzen dugu.
- Gorputz kontzientzia eta lurrarekiko lotura lantzen ditugu.
- Gorputza askatzen dugu mugimendu eta arnasketaz baliatuz.
- Elkar begiratuz eta eskuak ukituz kontaktua eta erretiratzea esploratzen ditugu.
3. SAIOA
Itxialdia dela eta azken saio hau on-line formatuan egin dugu etxetik.
- Partaide bakoitzak etxean egotea nola bizitzen ari den partekatzen du.
- Gorputza askatu eta lurrean oinarri sendoa izateko lanketa
- Gidatutako meditazioa atentzioa arnasketara eta gorputz atal ezberdinetara eramanez
- Bizitutakoa idatziz eta marrazki baten bidez jasotzen dugu eta ondoren partekatu
- Egindako lan guztia balioztatzen dugu eta taldeari itxiera ematen diogu
Azkenik, ez dakigunez noiz izango den posible talde terapia aurrez aurrez egitea, Beharrizanak ardatz dituen Talde Terapeutikoa amaitutzat ematen dugu. Maiatza eta ekainean, on-line formatuan, eta konpromisorik gabe, talde ireki batean lanketa pertsonala egiten jarraitzeko aukera emango dugu.