Talde honen helburu nagusia parte hartzaileak beraien buruekin eta gainerako pertsonekin duten harremanen inguruko kontzientzia areagotzea da. Hau da; nolako balorea ematen dieten beraien buruei, beraien beharrizanak asetzen dituzten edo ez, nola sentitzen diren harremanean, eskatzeko gaitasuna badute, mugak jartzen dituzten edo ez, etab. Horretarako, Fritz Perlsek sortutako esaldi gestaltikoaz baliatuko gara, geure burua maitatu eta harreman osasuntsuak izateko abiapuntua emango digun erreferente bezala.

Beraz, gestaltaren printzipioetan oinarritutako dinamika ezberdinak aurrera eramango ditugu norberarekin eta gainontzekoekin modu maitekor eta osasuntsuagoan harremantzeko dugun gaitasuna zabaltzeko.

Formatua:

  • Hilabetean 3 orduko saio bat larunbatean 10:00etatik 13:00etara
  • Taldea 6 pertsonetakoa izango da gutxienez eta 12koa gehienez

Nork ematen du:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa.

Prezioa:

  • Hilean 60€.
  • Terapian ez dauden pertsonak dagoeneko prozesu terapeutiko bat egin dutelako, edo beste terapeuta batekin lanean daudenak bi hilabeteroko jarraipen saioa egin beharko dute 50€ren truke.

Izen-ematea:

  • Izen-emateak 6 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
  • Izena eman duten pertsonek ezin badute saioren batera etorri saio hori berdin berdin ordaindu beharko dute.
  • Ikastaroa urritik martxora egingo da. Taldearen egoera eta beharren arabera posible da ekainerarte luzatzea.
  • Izena emateko maitebgestalt@gmail.com emailera idatzi behar da eta bertan adieraziko zaizue matrikula eta gainontzeko ordainketak nola egin behar diren.
  • Matrikula azkeneko hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. (Bakarkako terapian ez daudenak azkeneko jarraipen saioa ere ordainduko dute).

Lekua:

  • Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koadernoa eta boligrafoa
  • Esterila gainean jartzeko pareo, fular edo toalla

Datak:

  • Urriak: 17
  • Azaroak: 21
  • Abenduak: 12
  • Urtarrilak: 23
  • Otsailak: 20
  • Martxoak: 6
  • Apirilak: 17
  • Maiatzak: 15
  • Ekainak: 12