Gorputz terapia hau ikuspegi gestaltiko eta integratibo batean oinarritzen da. Gorputz- atentzioaren garapenean oinarrituz, hau da, sentsazioak hautemateko ahalmena, tentsio-erlaxazioa, emozio, pentsamendu eta beraien desblokeoa,… gorputz kontzientzia eta norbere sostengua areagotzea du helburu. Hortaz, norbere burua eta gainerakoekin harremantzeko gaitasuna hobetzeko asmoa du. Baita sentsazio, emozio eta pentsamenduen arteko integrazioa eta espresioan laguntzea ere.
Horretarako bioenergetika, erlaxazioa, masajea, eta meditazioa bezalako teknika psiko-korporaletan oinarritutako praktikak eramango dira aurrera. Baita mugimendu librearen bitarteko adierazpenean ere. Lan proposamena, beti ere, taldeko partaideek bizi duten momentua eta dituzten beharrari egokituko da.
Nori dago zuzendua:
- Prozesu terapeutikoan dauden edo hasi nahi duten pertsonei
- Pertsona guztiei irekia dago; terapian esperientzia izan edo ez
Formatua:
- Hilabetean bi astearte, hamabostero, ordu bete eta erdiko saioetan, 16:00etatik 17:30tara
- Taldearen tamaña: gutxienez 4 pertsona eta gehienez 8
Hasiera eta datak:
- Urriak 27
- Azaroak 10 eta 24
- Abenduak 1 eta 15
- Urtarrilak 12 eta 26
- Otsailak 9 eta 23
- Martxoak 9 eta 23
- Apirilak 6 eta 20
- Maiatzak 4 eta 18
- Ekainak 1 eta 15
* Taldearen beharrizan eta pandemia egoeraren arabera, abenduan gorputz terapia ekainerarte luzatzeko asmoa daukagu, parte-hartzaileei, nahi izanez gero, jarraitzeko aukera emango diegu, eta posible da jende berria sartzea ere.
Nork emango du:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.
Prezioa:
- 60 Euro hilean.
- Bi hilabetero 60€ko gehigarriarekin talde hau terapia aukera printzipal bezala daukaten pertsonentzat, egindako lanaren jarraipena egiteko.
Izen-ematea:
- Izen-emateak gutxienez 6 hilabeteko konpromisoa suposatzen du
- Izena emateko idatzi e-mail bat helbide honetara ainara.campossierra@gmail.com
- Informazio gehiago behar izanez gero deitu telefono honetara: 669 23 53 04 (Ainara)
Materialak:
Arropa erosoa, galtzerdiak, boligrafoa eta koadernoa.