ASKATZEA KOSTATZEN ZAIGUNEAN

Bizitza aldaketa da, eta askotan kosta egiten zaigu aldaketa hori onartzea eta onartu beharrean aurre egiten diogu, gure bizitzan sufrimendua eta geldialdia eraginez. Kosta egiten zaigu agur esatea eta banantzea, etorriko denaren ziurgabetasunarekin aurrera jarraitzeko. Agian ziurgabetasun horren, hutsaren edo minaren beldur gara, edo ez gara seguru sentitzen eta ez dugu aurrera egiteko gaitasunean konfiantzarik, edo gehiago maitatuko ez gaituzten beldur gara, etab. Beldurrak, atxikimenduak eta sinesmen-sistemak, mugatu eta eboluzionatzen uzten ez digun egoeran finkatzen gaituzte


Galerek eta aldaketek min ematen dute, eta sufrimenduak baino mina berak ematen digu hazteko eta garatzeko aukera, uneak eskatzen dizkigun sormen-gaitasun guztiak martxan jartzean. Hori bai, mina pasatuz.


Horregatik, ikastaro honetan, askatu behar dugun eta ezin dugun hildako edo bizidun pertsona horretaz banatzeko eta joaten uzteko ditugun zailtasunak berrikusi eta landuko ditugu.

Tailerraren helburuak:

● Pertsona horri atxikita mantentzen nauten beldurren, segurtasun-gabezien eta sinesmenen kontzientzia hartzea.
● Pertsona horrekiko lokarria mantentzeko beharrari buruz jabetzea.
● Hari atxikita jarraitzeak nola eragiten didan jabetzea.
● Sufrimendua eta mina bereiztea
● Azaleratu behar diren emozioak dinamizatzea
● Auto-laguntzako eta konfiantzako espazio bat eskaintzea
● Galera integratzen laguntzea

Data eta ordutegia: azaroak 1, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta azaroak 2, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Lekua: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Plaza kopurua: Gutxienez 8 pertsona gehienez 20

Gidariak:

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (GZ02133 zk.), Gestalt Terapeuta eta Berdintasun Teknikaria. Bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazio tekniketan formatua. Trauma tratamendura bideratutako NUR Metodoan espezializatua.

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (GZ01479 zk.), Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa eta meditazio tekniketan formatua. Halaber, Reich-en blokeoak askatzeko teknikan eta sexualitateetan (e.s.t.e.r.) aditua.

Prezioa:

160€ gurekin edo gure kolaboratzaileekin terapian dauden pertsonentzat eta 130€ Gestalt Tailerrean izena eman duten pertsonentzat.

Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna (60€).

Izen ematea:

Izena emateko epea irekia dago urriaren 1etik 17ra. Izena emateko korreo elektroniko bat bidali gestalttailerra@gmail.com helbidera eta ordainketa nola egin esango dizugu. Lekua izena emateko ordenaren arabera erreserbatuko da. Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koaderno eta boligrafoa
  • Pareo, fular edo eskuoihala