Eneagrama izaeraren mapa da. Autoezagutzarako sistema bat, gure izaeran txertatuta dauden automatismoak eta modu autolimitatzaileak ezagutzeko aukera ematen diguna; bai maila emozionalean, kognitiboan zein jokabidean. Geure buruarekiko kontzientzia areagotu eta blokeatuta dagoen energia berreskuratzen dugun heinean askeago eta beteago bizitzeko aukera dugu, eta hau da sistema honen ezagutzaren helburu nagusia. 

Asteburuko topaketa honetan, izaera-mota bakoitzaren alderdi nagusiak ezagutuko ditugu, eta norberaren lanari helduko diogu, parte-hartzaile bakoitzaren lan-mailaren arabera. Horrela, eneagramarekin lanean hasten direnek pasioarekin lan egingo dute, eta denbora bat daramatenek sakonago joango dira fijazio, defentsa-mekanismo edo instintuari erreparatuz.

Lanketa guzti hori ikasketa, auto behaketa, partekatzea eta esperientzia lanen bidez egingo dugu. 

Ikastaro hau norbere burua modu sakonean landu nahi duen pertsona orori zuzendua dago, Eneagrama ezagutu edo ez.

Egun eta ordua: Urtarrilak 24, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta urtarrilak 25, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Parte-hartzaileak: Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 16

Gidariak:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa. Halaber, Reich-en blokeoak askatzeko teknikan, giza sexualitate eta prebentzioan (e.s.t.e.r.) aditua.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzera zuzendutako NUR metodoan trebatua.

Prezioa: 

130€ Gestalt Tailerrean izena eman duten pertsonentzat. 160€ gainontzeko pertsonentzat.

Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna eta beraien beharra zehazteko (60€).

Izen ematea:

Izena emateko epea irekia dago abenduaren 18 arte. Lekua izena emateko ordenaren arabera erreserbatuko da.

Izena emateko gestalttailerra@gmail.com e-mailera idatzi eta bertan adieraziko dizugu zer egin izen ematea formalizatzeko. 

Gestalt Tailerreko parte hartzaileok ez duzue izenik eman behar. Ordainketa saioaren egunean bertan egin, beti bezala.  

Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koaderno eta boligrafoa