Talde honen helburu nagusia norberaren beharrizanak hautemateko gaitasuna areagotzea da. Maslow-ren Beharren Hierarkia oinarritzat hartuta talde dinamika bideratuko dugu beharrizanak artatzera, eta behar dudana egin eta asetzeko dudan zailtasunaren kontzientzia hartzera. Horretarako hainbat ariketa egingo ditugu; pertzepzioa zabaltzekoak, bioenergetikakoak edo printzipio gestaltikoetan oinarritutakoak, bestek beste.

Formatua:

  • Hilabetean 3 orduko saio bat larunbatean 10:00etatik 13:00etara
  • Taldea 6 pertsonetakoa izango da gutxienez eta 12koa gehienez

Nork ematen du:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria.

Prezioa:

  • Hilean 60€.
  • 50€ko gehigarriarekin bakarkako terapia egiten ez dutenentzat. Gehigarri hau lanaren jarraipena egiteko zuzendua dago

Izen-ematea:

  • Izen-emateak 3 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
  • Hiru hilabeteko hiru modulu egingo dira; urritik abendura, urtarriletik martxora eta apiriletik ekainera. Modulu bakoitza hasi aurretik izena emateko aukera dago
  • Izena emateko telefono honetara deitu behar da 615 72 81 91 (Maite) eta matrikula ordaindu. Matrikula azkeneko hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. (Bakarkako terapian ez daudenak azkeneko jarraipen saioa ere ordainduko dute). Beraz, taldea utzi nahi izanez gero, gutxienez hilabete bateko aurrerapenarekin jakinarazi behar da.

Lekua:

  • Psikologia eta Garapen Pertsonalerako Zentroa. Kale Nagusia 29, Tolosa.

Beharrezko materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koadernoa eta boligrafoa

Datak:

  • Urriak: 26
  • Azaroak: 23
  • Abenduak: 21
  • Urtarrilak: 25
  • Otsailak: 29
  • Martxoak: 21
  • Apirilak: 25
  • Maiatzak: 23
  • Ekainak: 20