Eneagrama nortasunaren mapa da. Autoezagutzarako sistema bat, gure izaeran txertatuta dauden automatismoak eta modu autolimitatzaileak ezagutzeko aukera ematen diguna; bai maila emozionalean, kognitiboan zein jokabidean. Geure buruarekiko kontzientzia areagotzen dugun heinean askeago eta beteago bizitzeko aukera dugu, eta hau da sistema honen ezagutzaren helburu nagusia.    

Asteburuko saio honetan, alde batetik, eneagramaren aurkezpena egingo dugu. Bederatzi eneatipoak ezagutzeko aukera izango dugu, beraien pasio nagusiarekin. Gure izaeraren ezaugarri nagusiaren eredu emozional nagusia zein den ezagutzen hasiko gara. Ondoren, eneatipo bakoitzak izaera hori nola garatu duen aztertuko dugu. Hau da, zeintzuk izan dira izaera hori garatzeko txikitan bizi izan ditugun esperientzia esanguratsuenak.  

Lanketa guzti hori ikasketa, auto behaketa, partekatzea eta esperientzia lanen bidez egingo dugu.  

Ikastaro hau norbere burua modu sakonean landu nahi duen pertsona orori zuzendua dago.  

Egun eta ordua: Urtarrilak 11, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta urtarrilak 12, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Parte-hartzaileak: Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 18

Gidariak:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.  

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzera zuzendutako NUR metodoan trebatua.  

Prezioa: 130€ Gestalt Tailerrean izena eman duten pertsonentzat. 160€ gainontzeko pertsonentzat.

Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna eta beraien beharra zehazteko (60€).

Izen ematea: Izena emateko epea irekia dago abenduaren 16 arte. Lekua izena emateko ordenaren arabera erreserbatuko da.
Izena emateko gestalttailerra@gmail.com e-mailera idatzi eta bertan adieraziko dizugu zer egin izen ematea formalizatzeko.
Gestalt Tailerreko parte hartzaileok ez duzue izenik eman behar. Ordainketa urtarrileko hasierako egunetan egin, beti bezala. 
Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.  

Beharrezko materiala:
– Arropa erosoa
– Galtzerdiak
– Koaderno eta boligrafoa
– 0-15 urte bitarteko 5 argazki