Eneagrama lantzea epe luzeko bidaia egitea da, lan sakona baita: apurka-apurka haurtzaroan sortu ziren eta gure egunerokoan eragiten jarraitzen duten ereduak desegiten baititugu. Eneatipoa presente dago gure harremanetan, erabakietan eta emozioetan; gugan ze eragin duen konturatzea ezinbesteko pausua da benetakotasun handiagoz bizitzeko.


Naturak, bere aldetik, eszenatoki pribilegiatua eskaintzen digu: burua baretu, orainaldira itzuli eta funtsezkoarekin konektatzen gaitu. Mendian ibiltzea, horrela, gure eneatipoa nolakoa den aztertzeko aukera ematen digu.

 
Oraingo honetan, gonbidatu nahi zaitugu Eneagrama eta mendi ibilaldia uztartuko dituen saio batera. Leitzako mendietatik ibilaldi zirkular bat egingo dugu eta bidean Eneagramaren inguruko hausnarketa egingo dugu. Eneagraman sakontzeko, partekatzeko eta gure prozesu pertsonalean naturari gune bat emateko aukera da.

ℹ️ Informazio praktikoa

  • Data eta ordutegia: urriaren 18a, 10:00 – 16:00 (gutxi gorabehera).
  • Lekua: Leitzako mendiak.
  • Plaza kopurua: gutxienez 8 pertsona.
  • Baldintzak: Eneagraman prestakuntza izatea eta norberaren lanean sakontzeko gogoa.
  • Prezioa: 40 €
  • Dinamizatzaileak:
    • Ainara Campos Sierra. Psikologoa (GZ01479 zk.), Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa eta meditazio tekniketan formatua. Halaber, Reich-en blokeoak askatzeko teknikan eta sexualitateetan (e.s.t.e.r.) aditua.
    • Maite Blanco Gómez. Psikologoa (GZ02133 zk.), Gestalt Terapeuta eta Berdintasun Teknikaria. Bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazio tekniketan formatua. Trauma tratamendura bideratutako NUR Metodoan espezializatua.
  • Izen-ematea: urriaren 3ra arte. Bidali e-mail bat gestalttailerra@gmail.com helbidera, parte hartu nahi duzula adieraziz eta izen-ematea formalizatzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu.

* Ordainketa eginda, ez da itzulketarik egingo.
* Eguraldi oso txarra eginez gero, ekintza bertan behera utziko da eta diru guztia itzuliko da.