Maiatzean Onlineko Gestalt Tailerra martxan jarri genuen jakin gabe noiz elkartu ahalko giñen bulegoan berriz ere. Ekainean, aldiz, Gestalt Tailerra modu PRESENTZIALEAN egitea erabaki dugu. Gestalt terapian harremana oso garrantzitsua da, eta nahiz eta babes neurriak hartuko ditugun (pertsonen arteko distantzia, garbitasuna, bakoitzak bere materiala…), ez ditugu elkarrekin lanketa egiteak ematen dituen onurak galdu nahi.
Oraingoan ere gune irekia izango da, ez du jarraipen konpromisorik behar eta konfidentzialtasun eta elkarrekiko errespetuan oinarrituko da. Gune hau zuzendua dago terapian zaudeten pertsonei, zein une honetan terapian ez zaudetenei baina zuen barnearekin konektatzeko beharra sentitzen duzuenei.
Tailerraren helburuak:
– Konturatzea nola nagoen nire bizitzako momentu honetan
– Nire sostengua indartu
– Nire beharrak zeintzuk diren jakin
– Ditudan baliabideak miatu
Eguna: Ekainaren 20a, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
Nork emango du:
– Ainara Campos Sierra. Psikologoa eta Gestalt Terapeuta.
– Maite Blanco Gómez. Psikologoa, Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria.
Prezioa: 60€
Tokia: Zehazteke, izena ematen duten pertsonen arabera
Izen-ematea:
Izena emateko idatzi maitebgestalt@gmail.com emailera eta argibide gehiago jasoko dituzu. Izena emateko azken eguna ekainaren 13a da.