Haurtzaroan gure guraso edo zaintzaileekin bizitako harremanek eragin sakona dute gure gaur eguneko harremantzeko moduan, garapenean eta gure buruarekin zein besteekin konektatzeko dugun gaitasunean.

Horregatik, proposatzen dugun guraso irudien lanketa honek aukera ematen du gaur egun oraindik gure bizitza baldintzatzen eta mugatzen duten ezaugarri negatiboen kontzientzia hartzeko. Horretarako lehenengo eta behin ezaugarri negatibo horiek sentiarazten diguten emozioekin kontaktatu behar dugu, hau da, haurtzarotik erreprimituta izan ditugun emozio eta sinesmen mugatzaileekin, baita gorputzean dauden tentsioak eta energia eusten diguten ekintzekin. Ondoren emozio horien adierazpenak eramango gaitu geure buruarekin eta besteekin harreman benetakoago bat izatera, baita plazer handiagoa eta ongizate sentsazio sakonagoa ere.

Lana modu egituratuan garatzen da, Claudio Naranjok proposatutako “Laukotasunaren Pozesuan” oinarritua, hau aldi berean Bob Hoffmannek sortutako metodoan oinarritua dago.

Lan hau norberaren terapian esperientzia duten pertsonei zuzenduta dago, eta aurretiko prestaketa-lana egitea eskatzen du.

Gurekin terapian ez dauden pertsonek aurretiazko hitzordu bat eskatu beharko dute, tailerra beren prozesu pertsonalerako egokia den baloratzeko eta lehenengo ezagutza-saio bat egiteko. Azkenean izena ematea erabakiz gero aurretiazko prestaketa-lana eta ondorengo integrazio-prozesua egin beharko dira. Saio bakoitzeko kostua 60€takoa da.

Parte hartu nahi baduzu galdetu zure terapeutari ea egokia izan daitekeen edo ez zure garapen pertsonalerako.

Formatua:

Apirilaren 5a, larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Apirilaren 6a, igandea: 10:00-14:00

Taldearen tamaina: gutxienez 8 pertsona, gehienez 14.

Dinamizatzaileak:

Ainara Campos Sierra. Psikologoa (GZ01479 zk.), Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa eta meditazio tekniketan formatua. Halaber, Reich-en blokeoak askatzeko teknikan eta sexualitateetan (e.s.t.e.r.) aditua.

Maite Blanco Gómez. Psikologoa (GZ02133 zk.), Gestalt Terapeuta eta Berdintasun Teknikaria. Bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazio tekniketan formatua. Trauma tratamendura bideratutako NUR Metodoan espezializatua.

Prezioa:

130€ Gestalt Tailerrean izena emanda dauden pertsonentzat. 160€ Gainerako pertsonentzat.

Izen-ematea:

Izen-emate epea otsailaren 26ra arte. Tokia izena emateko ordenaren arabera gordeko da.

Plaza erreserbatzeko, bidali e-mail bat helbide honetara gestalttailerra@gmail.com. Handik, izen-ematea formalizatzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu.


Behin izena emanda, ez da dirua itzuliko.

Lekua:

Parashakti Yoga Eskola – Iurre auzoa, 20. Tolosa.

Materiala:

  • Arropa erosoa
  • Galtzerdiak
  • Koadernoa eta boligrafoa