Bakarkako terapian, terapiara ekarri zaituen arrazoia landuko dugu, baita bidean sortu daitezkeen beharrak ere. Lehenengo saioetan, arazoa ikuspegi zabalarekin aztertuko dugu, bizi duzun errealitatea osotasunean kontutan hartuz. Gehienetan, saio bakoitzean zuk ekartzen dituzun gaiak landuko ditugu. Pixkanaka, konfiantza eta harreman terapeutikoa sendotzen den heinean, eremu gatazkatsuagoak landu ahalko ditugu eta osasuna berreskuratzeko aurrerapausoak emango dituzu.

Bakarkako terapian, asteroko saioak egingo ditugu, garrantzitsua baita terapiak zure bizitzan presentzia iraunkorra izatea. Terapiaren iraupena aldakorra da, terapiara ekarri zaituen arrazoiaren araberakoa. Hau da,  arazo konkretu bat konpondu nahi baduzu, arazo horri bide ematean, terapia amaitutzat joko dugu. Beste batzuetan, aldiz,  bizitzan aldaketa sakonagoa egin nahi duzu, eta horrek prozesu terapeutiko luzeagoa eskatuko du.

 

Noiz da laguntza terapeutikoa eskatzeko momentu egokia?
  • Estresa, antsietatea edo larritasun egoerak bizi dituzunean.
  • Dolua, banaketa, gaixotasun bat edo beste mota bateko galera bati aurre egiteko laguntza behar duzunean.
  • Adikzioa, beldurrak edo obsesioak badituzu.
  • Deprimituta bazaude, bizitzari zentzua hartzen ez badiozu edo ez baduzu ezertarako motibaziorik aurkitzen.
  • Emozio- eta/edo harreman-arazoak badituzu.
  • Pentsatzeko, ekiteko edo sentitzeko duzun moduak arazoak ematen dizkizunean.
  • Elikadura arazoen aurrean.
  • Edozein krisi egoera bizitzen ari bazara; existentziala, bikote-harremanean, familian edo lanean.

 

Azken finean, laguntza eskatzeko momentu egokia da bizitzan aurrera egiteko laguntza behar duzula sentitzen duzunean.