Eneagrama nortasunaren mapa da. Autoezagutzarako sistema bat, gure izaeran txertatuta dauden automatismoak eta modu autolimitatzaileak ezagutzeko aukera ematen diguna; bai maila emozionalean, kognitiboan zein jokabidean. Geure buruarekiko kontzientzia areagotzen dugun heinean askeago eta beteago bizitzeko aukera dugu, eta hau da sistema honen ezagutzaren helburu nagusia.
Asteburuko lehen saio honetan eneagramaren aurkezpena egingo dugu. Bederatzi eneatipoak ezagutzeko aukera izango dugu, beraien pasio nagusiarekin. Gure izaeraren ezaugarri nagusiaren eredu emozional nagusia zein den ezagutzen hasiko gara. Gure neurosia zein eta nolakoa den hobeto ezagututa hobeto ulertu ahalko dugu geure burua eta kontzientzia horrek dugun neurosia leuntzen lagunduko digu.
Lanketa guzti hori ikasketa, auto behaketa eta partekatzearen bidez egingo dugu.
Ikastaro hau norbere burua modu sakonean landu nahi duen pertsona orori zuzendua dago.
Egun eta ordua: Martxoak 9, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta martxoak 10, igandea, 10:00etatik 14:00etara.
Tokia: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20
Parte-hartzaileak: Gutxienez 8 pertsona eta gehienez 20
Gidariak:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa.
Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzera zuzendutako NUR metodoan trebatua.
Prezioa:
160€ Psikologia eta Garapen Pertsonalerako zentroan dauden pertsonentzat eta 130€ Gestalt Tailerrean izena eman duten pertsonentzat.
Gurekin terapian ez dauden pertsonak aurretik bakarkako saio bat egin beharko dute baloratzeko ikastaroan parte hartzeko egokitasuna (60€).
Izen ematea:
Izena emateko epea irekia dago martxoaren 7 arte. Lekua izena emateko ordenaren arabera erreserbatuko da.
Izena emateko gestalttailerra@gmail.com e-mailera idatzi eta bertan adieraziko dizugu zer egin izen ematea formalizatzeko.
Gestalt Tailerreko parte hartzaileok ez duzue izenik eman behar. Ordainketa saioaren egunean bertan egin beti bezala.
Behin ordainketa eginda ez da dirurik bueltatuko.
Beharrezko materiala:
- Arropa erosoa
- Galtzerdiak
- Koaderno eta boligrafoa