Haurdunaldia eta erditu osteko zaintzari zuzendutako lan terapeutiko honen helburua da bizitzan hain sentikorra eta garrantzitsua den amatasun-prozesuaz kontziente egitea. Horretarako bi lan mota egiten ditugu:
Haurdunaldi kontzientea
Zeure buruarekin eta sabelean daramazun haurrarekin konexioa bilatzen eta indartzen lagunduko dizugu. Haurdunaldia bezalako eraldatze-prozesu honetan, esperientzia fisiologiko zein emozionalak artatuko ditugu.
Momentuan esperimentatzen ari zaren horretan arreta jartzeaz gain, etorkizunari begira mentalki sortu dituzun espektatibei begira jarriko zaitugu; hau da, zuk ama eta aita bezala zer espero duzun haurrarekiko, erditze-prozesuarekiko… Azken helburua izango da bizitzak dakarkizuna datorren bezala onartzea.
Erditze-osteko eta lehen urteetako hazieran akonpainamendua
Umea jaio ondoren amarenganako eta haurrarenganako zainketa emozionala landuko ditugu, eratutako ekosistema berria babestu eta ongizatea bermatzeko.
Erditu ostean ama bezala dituzun zalantzak, sentimendu kontrajarriak, babesgabetasun-sentimendua eta pizten zaizkizun sentsazioak jaso eta lantzeko bideak jarriko ditugu.
Akonpainamenduak helburu du, bestalde, haurraren premiak asetzeko bitartekoak bilatzea, beti ere, bere bizi-prozesua errespetuz, maitasunez, askatasunez eta limiteen bidez babestuz.