Taldean lan egiteak aukera ematen dizu esperientzia ezberdinak izateko ingurune babestu batean, non parte-hartzaileek harremana zainduko duten. Taldearen oinarrizko printzipioak dira errespetua, aniztasuna eta elkar ez epaitzea. Talde baten parte izateak eta partekatzearen esperientziak berak hazkuntza ekarri dezake.

 

Talde-terapia

Talde-terapia taldea osatzen duten pertsonen araberakoa da. Batzuetan, gai konkretu bat landu nahi duten pertsonez osatutako taldea da; beste batzuetan, aldiz, bakoitzak interes ezberdinak ditu, eta komunean duten bakarra da taldeko kide guztiak prozesu terapeutiko bat egiten ari direla.

Askotan, talde-terapia bakarkako terapiaren osagarri da. Taldeak partekatutako eremu batean zu zeu  izateko aukera emango dizu . Taldean, besteek zu entzungo zaituzte, eta zuk besteak entzuteko esperientzia izango duzu. Epaitua izan gabe adierazi ahalko duzu zeure burua. Horrez gain, taldea babestu eta taldearen babesa sentitu ahalko dituzu. Azken finean, taldeak besteekin eta munduan egoteko modu ezberdinekin ausartzeko aukera emango dizu.

 

 Garapen pertsonalerako taldeak

Garapen pertsonalerako taldeetan gaia eta partaideen profila aldez aurretik finkatuta egoten dira. Talde hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa prozesu terapeutiko bat egitea. Talde hauen helburua  da zeure burua hobeto ezagutu eta  finkatutako esparru horretan lantzea.

Hauek dira aurrera eramaten ditugun garapen pertsonalerako taldeen adibide bi:

  • Hazkuntza-taldea
  • Emakume helduen taldea