
Ni Neu naiz
Zu Zeu zara.
Ni ez nago mundu honetan
zure nahiak asetzeko.
Zu ez zaude mundu honetan
nireak asetzeko.
Zu Zeu zara
Ni Neu naiz.
Zoragarria izango da
momenturen batean edo
tokiren batean topo egiten badugu.
Bestela, ez dugu ezer egiterik.
Neure burua maitatzeari uzten diot
zeure nahiak asetu nahian neure burua traizionatzen dudan bakoitzeko.
Zu maitatzeari uzten diot,
zaren moduan onartu beharrean,
nik nahi dudan bezala izan zaitezen ahalegintzen naizenean.
.Zu Zeu zara eta Ni Neu naiz.
Fritz Perls
Zer da Gestalt Terapia?
Gestalt Terapia teknika multzo bat baino gehiago da, bizitzeko jarrera baita.
Terapia humanisten baitan egonik, guztiok garatzeko dugun gaitasunean oinarritzen da; beraz, dugun potentzialari bide ematea da duen helburuetariko bat.
🌿 ZERTAN LAGUNTZEN DIZU?
Prozesu terapeutiko bat egiteak lagunduko dizu:
- Zure bizitzaren gidaritza eta ardura hartzen
- Zeure emozio, pentsamendu eta gorputz jarrerei orainean arreta jartzen
- Gertatzen zaizuna ikuspegi irekiago eta osatuagoarekin ulertzen
Esperientzia-irekitze horretan:
- Ordu arte ikusi gabeko alderdiez konturatzen zara
- Horrek berak gertaeren aurrean beste toki batean kokatzen laguntzen dizu
Gainera, lan terapeutikoak:
- Itota dituzun emozioak askatzen laguntzen du
- Amaitu gabeko arazoei irteera ematen laguntzen du
🔍 KONTURATZEA DA GAKOA
Prozesuan zehar:
- Lehen ikusten ez zenituen alderdiak agertzen dira
- Egoeren aurrean beste leku batetik kokatzen hasten zara
- Barruan gordeta dauden emozioak askatzen hasten dira
Hau da, gehienetan ezkutuan dituzun zeure izateko modu horiei arreta jartzea da aldaketa posible egiten duena, beti ere zeure izatearekin bat datorren moduan.
⚡ ALDAKETAREN PARADOXA
Gestalten ideia garrantzitsu bat:
Aldaketa ez da ematen gustuko ez duzun hori aldatzen saiatzen zarelako behin eta berriz; alderantziz, horrek berak sufrimentu gehiago ekarriko baitizu.
Aldatzeko modu bakarra da:
- Zeure burua benetan ikustea
- Gustuko ez dituzun alderdiak onartzea
🧭 HORTIK DATOR ALDAKETA
Zure barnean askotan ezkutuan dauden moduei arreta jartzean:
➡️ Aldaketa naturalki gertatzen da
➡️ Eta zurekin benetan bat datorren moduan
Zer da NUR Metodoa?
Traumaren tratamenduan enfokatutako metodoa da.
NUR Metodoa oinarrizko traumara iristen saiatzen da kontzientzia egoera alteratu baten bitartez. Horretarako gorputz sentsazioeri erreparatzen diegu eta parte ezberdinen arteko integrazioa bilatu.
🌿 NOLA FUNTZIONATZEN DU?
NUR Metodoaren arabera:
- Esperientzia traumatikoek pertsonaren alde batzuk blokeatzen dituzte
- Zati horiek desblokeatzeko gorputzaren memoriara bueltatu behar gara
Prozesuan:
- Lehenengo eta behin saioaren helburua zehazten da
- Ondoren kontzientzia egoera alteratua eragiten da
- Helburua da traumaren informaziora gorputzaren bitartez heltzea
- Azkenik, estrategia terapeutiko ezberdinak erabiltzen dira blokeatutako informazioa integratzeko
Horretarako:
- Lenguaia metaforikoa erabiltzen dugu
- Horrek laguntzen du alde arrazionala ez egotea hain presente
- Eta bezeroak bere barne jakituria desplegatu ahal izatea
🌊 BEZEROAREN ERRITMOA ERRESPETATUZ
- Oso ondo egokitzen da bezeroaren erritmo eta baliabideetara
- Aukera ematen du egiten diren aurkikuntzak pixkanaka asimilatzeko
- Ez du zauria behin eta berriro irekitzen
✨ ESPERIENTZIA
Saioa bera bidaia bat da eta eraldaketa ekartzen du, bai terapeutarentzat, bai bezeroarentzat
Zer da Sandplay?
Neurri jakin batzuetako kutxa batean, hondartzako harea dago eta pertsonak bere barne mundua adierazi ahal izateko, hainbat figura kokatzen ditu bertan.
🌿 NOLA ADIERAZTEN DA BARNE MUNDUA?
- Pertsonak figurak kokatzen ditu harean
- Eszenak sortzen dira modu naturalean
- Figura bakoitzak bere balio sinbolikoa dauka lantzen ari den gai horrekiko
🧠 LAN SINBOLIKOA
Teknika honek aukera ematen du:
- Jung-ek sortutako inkontziente kolektiboan murgiltzeko
- Norberaren barne edukiekin konektatzeko
- Norberaren itzalari bere lekua emateko