Ume edo nerabe batek duen arazoa kokatzeko erabiltzen dudan prozedura honako hau da: lehenengo saioa familiarekin egiten dut, arazoa zein den definitzeko, eta gero, hurrengoko lau edo bost saioak haur edo nerabearekin egiten ditut bere egoera zein den ebaluatzeko. Ebaluazio horren deboluzioa egiteko berriro gurasoekin elkartzen naiz eta bertan terapiaren helburuak definitzen ditugu. Bai hasierako eta ebaluazio ondorengo saio hauetan garrantzitsua da guraso biak jakitun egotea.
Adin txikikoarekin eta gurasoekin saioak
Adin txikikoarekin egiten ditugun saioak gurasoekin egindako saioekin tartekatuko dira. Kasu honetan, gurasoekin lan egitea ezinbestekoa da, ume edo nerabeak adierazten duena, gehienetan, familia horretan gertatzen denaren adierazgarri baita.

Zer lantzen da terapian?
- Jokaera- eta egokitzapen-arazoak: agresibitatea, antsietatea, egonezina, herabetasuna, inhibizioa, isolamendua.
- Neurodibergentziak; Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea (TDAH), Adimen Gaitasun Handiak (AGH/AACC), Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) eta Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboa (TOC)
- Harremanetarako zailtasunak: guraso, irakasle, ikaskide zein lagunekin.
- Banantzeak, dibortzioak, doluak, bizipen traumatikoak, beldurrak, kasketak eta abarrak.
- Esfinterren kontrola, loaldi- eta elikadura-arazoak.
- Adopzioak.