Skip to main content Scroll Top

Maite Blanco Gomez

Psikologoa GZ02133 zbk.
Gestalt Terapia · NUR Metodoa · Berdintasuna
Formazioa

Deustuko Unibertsitatean lizentziatua, 2004an. Karrerako 3. urtea Maastrichten, Holandan, egin nuen, Erasmus programarekin.

Terapeuta Prestakuntza. 

“Escuela de Gestalt Izkali” zentroan jaso dut Gestalt terapeuta izateko prestakuntza 2005etik 2021arte.

Ondoren NUR Metodoan formatu naiz eta hortxe jarritzen dut nire prestakuntza.

Esperientzia profesionala

Harreman Psikologia Zentroan aritu naiz lanean, 5 urtez. 2017tik, Tolosan ireki dudan Psikologia eta Garapen Pertsonalerako Zentroan ari naiz lanean.

Berdintasun Teknikaria. 

EHUko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Masterra egin dut. 10 urtez, administrazio publikoan berdintasun-teknikari lanetan aritu naiz.

Lanerako erabiltzen ditudan tresnak hauek dira:
  • Eneagrama: Pertsonalitatea ulertzeko mapa bat da. Mapa honek 9 tipo edo pertsonalitate arketipiko deskribatzen ditu, bakoitzak dituen emozio, pentsamendu eta defentsa-mekanismo nagusiekin. Bakoitzaren garapenerako bidea zein den ere zehazten du. Eneagrama norbere burua ezagutu eta norbere garapenerako tresna baliagarria da.
  • Hartman Balioen Profila: Pertsonak duen dinamika psikologikoa zein den ezagutzera ematen duen erreminta terapeutikoa da. Tresna honen bidez jakin daiteke zeintzuk diren terapian landu beharreko gai garrantzitsuenak eta zer arlotan kokatzen diren blokeoak: barne-munduan, kanpo-munduan edo eremu sexualean. Hartman Balioen galdetegia diagnostikorako erabiltzen den lanabesa da. Terapia-prozesu bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak ezagutzera ematen ditu.
  • Bioenergetika eta gorputz-terapia: Gure arazo eta blokeoek gure gorputzean eragina dute eta moldatu egiten dute, eta, ondorioz, geure koraza-muskularra eratu. Bioenergetikak eta gorputz-ariketek erreprimituak ditugun emozioei bide ematen diete, eta horren bidez gure bizi-energiaren jarioa berreskuratzen dugu.
  • Atentzio- eta erlaxazio-ariketak: Ariketa hauek momentu honetan nola gauden konturatzen lagunduko digute. Geure gorputzari eta emozioei jarriko diegu arreta, pentsamendua alde batera utzita.  Ariketa baliagarriak dira, bai norbere burua ezagutzeko, bai ongizate handiagoa lortzeko