Zer da NUR Metodoa?
Traumaren tratamendura bideratutako metodoa da.
NUR Metodoa oinarrizko traumara iristen saiatzen da kontzientzia egoera asaldatu baten bitartez. Horretarako gorputz sentsazioei erreparatzen diegu eta alde ezberdinen arteko integrazioa bilatu.
🌿 NOLA FUNTZIONATZEN DU?
NUR Metodoaren arabera:
- Esperientzia traumatikoek pertsonaren alde batzuk blokeatzen dituzte
- Zati horiek desblokeatzeko gorputzaren memoriara bueltatu behar gara
Prozesuan:
- Lehenengo eta behin saioaren helburua zehazten da
- Ondoren kontzientzia egoera asaldatua eragiten da
- Helburua da traumaren informaziora gorputzaren bitartez heltzea
- Azkenik, estrategia terapeutiko ezberdinak erabiltzen dira blokeatutako informazioa integratzeko
Horretarako:
- Lengoaia metaforikoa erabiltzen dugu
- Horrek errazten du alde arrazionala ez egotea hain presente
- Eta bezeroak bere barne jakituria desplegatzea
🌊 BEZEROAREN ERRITMOA ERRESPETATUZ
- Oso ondo egokitzen da bezeroaren erritmo eta baliabideetara
- Aukera ematen du egiten diren aurkikuntzak pixkanaka asimilatzeko
- Ez du zauria behin eta berriro irekitzen
✨ ESPERIENTZIA
Saioa bera bidaia bat da eta eraldaketa ekartzen du, bai terapeutarentzat, bai bezeroarentzat