
Nagore Gallastegi Aranburu
Psikologoa GZ02048 zbk.
Gestalt Terapia · Sandplay · NUR Metodoa
Formazioa
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu nintzen, 2001ean.
Familia eta Bikote Terapia Unibertsitateko Masterra egin nuen, Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003.urtean.
Gestalt Terapian Formakuntza egin nuen, “Escuela de Gestalt Izkali”n, 2007tik 2021arte.
Sandplay Therapyn formakuntza egin nuen 2019an Joaquin Blixen eskutik.
NUR Metodoan formatu nintzen 2022an eta orduztik hona bertan jarraitzen dut nire burua lantzen. Gaur egun NUR Metodoa egokitzen ari naiz haur eta nerabeekin aplikatu ahal izateko.
Esperientzia profesionala
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean, Heziketa Bereziko Espezialista lanetan aritu naiz, 2002-2008 artean. .
Gipuzkoako Foru Aldundian, Babesgabetasun Sozial eta Familiarrean aurkitzen diren Adin Txikikoei zuzendutako Laguntza Psikologikoaren arloan (EZIA), interbentzio klinikoan aritu naiz, 2011-2013 artean.
Arrasateko Udala. Gizarte Ongizate Zerbitzuan Babesgabetasun egoeretan dauden Familiei Zuzenduriko Lan Terapeutikoan ari naiz, 2011.urtetik gaur arte.
Nire bulego pribatuan, Arrasaten, haur, nerabe zein helduei zuzendutako terapian ari naiz, psikologo lanetan, 2011.urtetik.
Lanerako erabiltzen ditudan tresnak hauek dira:
- Jolas-terapia: Jolas-terapia haur-nerabearen mundu emozionala espresatu, ulertu eta modulatzeko erabiltzen dut.
- Psikomotrizitatearen hastapenak: Haurrarengan adierazpen-, sormen- eta mugikortasun-gaitasunak garatzea du helburu.
- Erlaxazio- eta bisualizazio-teknikak: Arnasketaren bidez, hainbat erlaxazio-teknika lantzen ditugu, gero norberak autonomoki behar dituenean erabili ahal izateko.