Skip to main content Scroll Top
Eneagrama-2025

Eneagrama nortasunaren mapa bat da. Autoezagutza sistema bat da, gure izaeraren automatismo eta baldintzapen autolimatzaileak deskubritzeko aukera ematen diguna, maila emozionalean, kognitiboan zein portaerazkoan jarduten dutenak; gure kontzientzia hori zabaldu ahala libreago eta osoki bizitzeko helburuarekin.

Asteburuko saio honetan sarrera bat egingo dugu, bederatzi eneatipoak ezagutzeko, haien grina nagusiarekin, eta gure ezaugarri nagusiaren eredu emozional nagusian geure burua ezagutzen hasteko. Ondoren, eneatipo bakoitza nola osatu den aztertuko dugu. Hau da, zein izan dira izaera bakoitzaren eraketa egin duten haurren esperientzia esanguratsuak.

Lana ikasketan, partekatzean, autobehaketan eta esperientziazko lan-proposamenetan oinarrituta egingo da.
Eta norberari buruzko lan sakonean interesa duen orori zuzenduta dago.

Eguna eta ordua: urtarrilaren 11n, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta urtarrilaren 12an, igandea, 10:00etatik 14:00etara

Lekua: Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20

Bertaratuak: Gutxieneko taldea 8 pertsonakoa da, gehienez 18

Irakaslea:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (kol. kop. GZ01479) eta Terapeuta Gestalt ikuspegi feministarekin. Psikologia eta gorputz terapian trebatua, hala nola bioenergian, karakterologian, erlaxazioan, masaje integratiboan eta meditazioan.
Maite Blanco Gómez. Psikologoa (kol. kop. GZ02133), Terapeuta Gestalt eta Berdintasunerako teknikaria. Teknika psiko-gorpuzdunetan trebatua, hala nola bioenergian, erlaxazioan, yogan eta meditazioan. Traumaren tratamendura bideratutako NUR metodoan prestatua.
Prezioa: 130 €Gestalt Tailerrean izena eman dutenentzat. 160 €gainerako pertsonentzat.
Gurekin terapia prozesu bat egiten ari ez diren pertsonek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute egokitasuna baloratzeko eta lan beharra zentratzeko (60 €).

Izen-ematea:
Izena emateko epea abenduaren 16ra arte egongo da zabalik. Izena emateko hurrenkeraren arabera erreserbatuko da plaza.
Izen-ematea formalizatzeko gestalttailerra@gmail.com helbidera e-posta bat bidali behar da eta bertan izena emateko jarraibideak emango zaizkizu.
Gestalt Tailerrean parte hartzen duzuenok ez duzue izena eman behar. Ordainketa urtarrileko lehen egunetan egiten duzue, beti bezala.
Inskripzioa egin ondoren, ez da itzuliko.

Beharrezko materiala:
• Arropa erosoa
• Galtzerdiak
• Koadernoa eta boligrafoa
• 5 argazki 0 eta 15 urte bitartekoak

Leave a comment