Norberaren premian eta eskarian eta/edo terapeutek planteatzen ditugun proposamenetan oinarrituta, norberaren ezaugarriak banaka eta taldeka aztertu eta garatzeko taldeko espazio terapeutikoa da.
Horretarako, ikuspegi gestaltiko batetik norberaren esperientzian oinarritutako ikaskuntza bultzatuko dugu eta gestalt terapiaren oinarrizko printzipioetara hurbilduko gara horiek esploratzeko. Printzipio horiek honako hauek dira, funtsean: orainaldian egotea (hemen eta orain), norbere buruaz eta inguruneaz jabetzea, eta nork bere buruaz arduratzea.
Ikuspegi feminista eta intersekzional batetatik lan egingo dugu. Eta, besteak beste, honako gai hauek landuko ditugu: atentzioa, errespetuzko harremanak, gorputz kontzientzia, oldarkortasunaren kudeaketa, sexualitatea eta genero identitatea, eneagrama (izaeraren lanketa) eta gurasoekiko harremana.
Formatua:
- Larunbat bat hilabetean 10:00tatik 14:00tara. Eta asteburu osoko monografiko bi (larunbatean 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara eta igandean 10:00tatik 14:00tara)
- Urritik ekainera
- Taldea 8 pertsonetakoa izango da gutxienez eta 16koa gehienez
Nork ematen du:
Maite Blanco Gómez. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ02133), Gestalt Terapeuta eta Berdintasunerako Teknikaria. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazioa. Trauma lantzeko NUR metodoan trebatua.
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (Esk.Zbk.GZ01479) eta Gestalt Terapeuta. Prestakuntza berezia du teknika psiko-korporal ezberdinetan; bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa, eta meditazioa. Baita ere desbloketo Reichianoa, giza sexualitateetan eta prebentzioan (e.s.t.e.r)
Prezioa:
- 65€ saio bakoitzeko
- 130€ monografikoak (160€ Gestalt Tailerrean ez daudenentzat)
Izen-ematea:
- Izen-emateak 9 hilabeteko asistentzia konpromisoa suposatzen du.
- Izena eman duten pertsonek ezin badute saioren batera etorri saio hori berdin berdin ordaindu beharko dute.
- Ikastaroa urritik ekainera egingo da.
- Izena emateko epea irailaren 30 arte da
- Izena emateko email bat idatzi gestalttailerra@gmail.com helbidera eta kontu korronte zenbaki bat emango dizugu 65€tako matrikula ordaindu ahal izateko.
- Matrikula azkeneko hilabeteko kuotaren ordainketa aurreratua izango da. Matrikula ordaindu ondoren ez da dirua bueltatuko.
- Ordainketa egin ondoren bidali ordainagiria gestalttailerra@gmail.com helbidera.
- Gestalt Tailerrean parte hartzen dutenek gutxienez hilean bi bakarkako saio egingo dituzte
- Parte hartzeko interesa baduzu, kontsultatu zure terapeutarekin zure lan pertsonalerako egokia den edo ez.
- Beste terapeuta batekin lanean ari diran pertsonak tarteka gutariko batekin adostutako jarraipen saioren bat izango dute (60€)
Lekua:
- Parashakti Yoga Eskola Tolosa. Iurre auzoa 20
(https://maps.app.goo.gl/HR41Gr6KaV7pMvLq8)
Beharrezko materiala:
- Arropa erosoa
- Galtzerdiak
- Koadernoa eta boligrafoa
- Pareo, fular eta eskuoihala
Datak:
- Urriak 17
- Azaroak 7
- Abenduak 12
- Urtarrilak 23-24 (Eneagrama)
- Otsailak 20
- Martxoak 20
- Apirilak 24-25 (Gurasoekiko Harremanak)
- Maiatzak 15
- Ekainak 5
