Emakume helduak: gozatzeko ordua heldu da
60 urtetik gora duten emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Helburu nagusia emakume horien ahalduntzea bultzatzea da. Horretarako, eurentzako emakume izateak zer suposatu duen eta zer den gaur egun aztertuko dugu. Gainera, ikastaroa plazera eta bizitzarekiko gozamena bultzatzeko topalekua ere bada.
Ikastaro hau Areso, Arano, Goizueta eta Leitzako mankomunitateko gizarte zerbitzuek antolatu dute.
Ttipi-ttapa aldizkarian ateratako kronika txikia aurkituko duzu hemen. Leitzako ikastaroaren hasieran egindakoa da.
http://erran.eus/leitzaldea/1485412464165
Leitzako ikastaroan parte hartu duten emakumeei Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun zenezake hemen:
http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/audioak/osoa/4684111/zenbat-kosta-zitzaigun-galtzak-janztea-eta-tabernara-sartzen-hastea/ http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/audioak/osoa/4684111/zenbat-kosta-zitzaigun-galtzak-janztea-eta-tabernara-sartzen-hastea/