BEHARRIZANAK ARDATZ DITUEN TALDE TERAPEUTIKOAREN BIGARREN HIRUHILEKOA
Beharrizanak ardatz zituen talde terapiako hiru saio gehiago egin ditugu, hilabetero ordu beteko saioa eginez. Espazio hau baliagarria da parte-hartzaileak beraien buruarekin estuago harremantzeko eta beraien benetako beharrizanen jabe izateko. Hortaz aparte, parte-hartzaileen esanetan, topaketak balio izan die besteen laguntasuna …
Gehiago irakurri
BEHARRIZANAK ARDATZ DITUEN TALDE TERAPEUTIKOAREN LEHENENGO HIRUHILABETEKOA
Urrian martxan jarri genuen talde terapiak hurrengoko helburuak zituen; parte hartzaileak beraien artean babesa eta laguntza ematea, konfiantza lantzea, eta orokorrean talde terapiak eman ahal duen aberastasun guztia bakarkako lan terapeutikotik haratago. Beharrizanak ardatz dituen talde honetan beharrizanen lanketa berak …
Gehiago irakurri
BEHARRIZANAK ARDATZ DITUEN TALDE TERAPEUTIKOA
Talde honen helburu nagusia norberaren beharrizanak hautemateko gaitasuna areagotzea da. Maslow-ren Beharren Hierarkia oinarritzat hartuta talde dinamika bideratuko dugu beharrizanak artatzera, eta behar dudana egin eta asetzeko dudan zailtasunaren kontzientzia hartzera. Horretarako hainbat ariketa egingo ditugu; pertzepzioa zabaltzekoak, bioenergetikakoak edo …
Gehiago irakurri
Gorputz-Terapia taldearen Ondorioak
Ekaina amaieran bukatu genituen urrian martxan jarritako gorputza lantzeko taldearen saioak. Saio hauen helburua terapia egiten ari ziren pertsonei gorputzetik lan terapeutiko bat egiteko aukera ematea izan da. Hilabetean bitan bildu gara eta norberaren gorputzaren kontzientzia hartzeko aukera izan dugu, …
Gehiago irakurri
Gorputz-terapia Taldea
Terapia honek gorputz kontzientzia garatzen, norbere sostengua ahalbidetzen eta tentsioak desblokeatzen lagunduko digu. Ikuspegi gestaltiko eta integratibo baten bitartez, gorputzari atentzioa jarriko diogu; sentsazioari, tentsioari, erlaxazioari… Horrela, norbere buruarekin kontaktu gehiago izateko ahalmena garatuko dugu, ondoren beste pertsona batzuekin eta …
Gehiago irakurri
Guraso eskola
Umeen hazkuntzaren inguruan konpartitzeko espazio bat.
Gehiago irakurri
Kultura Feminista Tailerra
Kultura feminista tailerraren helburua tratu onen kultura bultzatu eta emakumeenganako indarkeria saihestea da. Horretarako, Trivial Feminista erabiliz parte-hartzaileei gonbidatuko diegu beraien genero identitatearen inguruko hausnarketa egin eta kontzientzia hartzera.
Gehiago irakurri
Emakume helduak: gozatzeko ordua heldu da
60 urtetik gora duten emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Helburu nagusia emakume horien ahalduntzea bultzatzea da. Horretarako, eurentzako emakume izateak zer suposatu duen eta zer den gaur egun aztertuko dugu. Gainera, ikastaroa plazera eta bizitzarekiko gozamena bultzatzeko topalekua ere bada.
Gehiago irakurri